2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

IKTak Hezkuntzan



INFORMAZIOA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK  HEZKUNTZAN 

Zergatik irakatsi behar dugu IKT -ren erabilera Haur Hezkuntzan? Behar hau ondo ulertzeko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari).
Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDA eta abar? Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informatuta gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu. Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.
http://www.revistacarrusel.cl/wp-content/uploads/2014/06/tablets.jpg
Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.
Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak eta abar, eta nola ez, oso metodologia konduktista. 

Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, guk planteatzen ditugun ekintzak egin behar dituzte, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak eta abar. Askotan buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Nola ez dira aspertuko, ba? Lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira.
http://periodiconmx.com/wp-content/uploads/2014/08/ipad.jpg
http://i.blogs.es/d37dd9/tablets-20para-20ninos/original.jpg


Baina, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.


Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Debekatutako Hezkuntza

MATHS TEACHERS " TAUGHT TO TEACH"

Maths teachers in England are being sent booklets with advice on how to teach their subject after a report identified weaknesses.

School inspectors Ofsted has warned that about half of schools need to improve the quality of maths teaching.
The booklets aim to improve teaching by "shifting it away from a narrow emphasis on skills". 

Maths results at primary and secondary level are improving, but ministers recognise more needs to be done.
Ofsted's report on maths teaching, published at the end of last year, said too much of it was "taught to the test" and that this did not equip pupils for their futures.
The new booklets - one written for primary schools and one for secondaries - are designed to help improve pupils' understanding of maths and how it is applied in everyday life. 

Ofsted says that more pupils should be achieving higher grades in the subject.
"Strategies to improve test and examination performance, coupled with teaching that focuses heavily on preparation for the qualifications, does not equip pupils for their futures," says the booklet destined for secondary schools. 

It goes on to describe features of good and satisfactory teaching.
In successful teaching, the booklet says, "Teachers monitor all pupils' understanding throughout the lesson, recognising quickly when pupils already understand the work or what their misconceptions might be, for example, circulating to check all have started correctly, to spot errors and extend thinking."

 

Bideo batzuk



2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Ikasten irakastea eta irakasten ikastea

Prestakuntzak etorkizunari aurre egiten lagundu behar die gure gazteei. Gainera bermeekin aurre egiten.

Umeek horri aurre egin diezaieten eta pertsona gisa eraiki daitezen, hezkuntza-politikak haien gaitasun pertsonalak garatu behar ditu, kalitatezko oinarrizko hezkuntza baten bidez. Hori egitean, ikasleen erritmo eta ezaugarri desberdinekiko erabateko errespetuaren aldeko apustu argi eta garbia egiten da.

«Ezagutzen ikasteko, egiten ikasteko, elkarrekin bizitzen ikasteko eta izaten ikasteko» beharra daukagu. Gure gazteek komunikazio linguistikoan, gaitasun digitalean eta espiritu ekintzailean sakondu behar dute. Gai eta eduki horiek une oro izan behar dira kontuan, matematikak edo zientziak lantzen diren bitartean.

 Baina, hori guztia zertarako? Ikasleei pertsona gisa prestatzen laguntzeko eta ikasketak amaitzen dituztenerako aurrez finkatutako helburuak betetzeko. Zehaztu dezagun zer nahi dugun gure gazteentzat, eta jar ditzagun helduaroan bizitzari aurre egiteko beharko duten maila edo profila izateko beharko dituzten tresnak. Horretarako, beharrezkoa da ikasleek Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzerako —hezkuntza-xedeak betetzeko eta bizitzaren esparru eta egoera guztietan moldatzeko prest egon daitezen— lortu behar dituzten oinarrizko gaitasunak definitzea.

Ikuspuntu horretatik, aipatutako alderdiak kontuan izanda, eta zuzentzen dudan Sailak azken urteetan egindako bideari jarraipena ematearren, Heziberri 2020 Plana jarri genuen abian 2013-2014 ikasturtearen hasieran; irismen handiko proiektua. Heziberri 2020 Planean, proiektu osagarri hauek garatuko ditugu: lehenik eta behin: «Hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparrua» landu eta adostea. Lan hori egina dago jada. Bigarrenik: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculumak ezartzen dituzten dekretuak osatu eta adostea. Horretan ari gara. Eta, hirugarrenik: Hezkuntzari buruzko Euskal Lege bateranzko pausoak ematea.

Ibilbide luze eta emankorra duten hezkuntza-esperientzia ugaritatik abiatu gara, eta lagungarriak gertatu zaizkigu hezkuntza-komunitateak partekatzen duen kultura pedagogikoa eraikitzeko.

 Ibilbide horretako mugarri garrantzitsuenetako bat Euskal Curriculumaren proiektua izan da; hezkuntzako, gizarteko eta politikako agenteen baterako ekimena. Hasiera-hasieratik esan dugun bezala, Gobernu honek euskal hezkuntza-sistema etengabe hobetzea du helburu, eta xede horretara bideratuko ditu bere ahaleginak, hezkuntza-agenteen arteko adostasunean oinarrituta, egonkortasunean, eta gorabehera politikoetatik salbu. Heziberri 2020 Planak soildu egin nahi du bide hori, bere bideragarritasuna eta segurtasun juridikoa ziurtatuta.

Ezin uka LOMCEk eragina izan duela proiektuaren fase berri honetan, baina, lehen ere askotan esan dugun bezala, gure balio nagusietako bat hezkuntza-komunitateko sektoreen arteko lankidetza da. Beste behin ere, agerian gelditzen ari da hori. Eusko Jaurlaritzan, inoiz egin gabeko partaidetza-prozesu bat sustatu nahi izan du. 

Debatea irekitzeko erabakia hartu genuen, eta ez zen batere erabaki okerra izan, uste osoa baitut partaidetzak eta elkarrizketa eraikitzaileak adostasuna ekartzen dutela. Lehenengo aldiz, hezkuntzako, gizarteko eta politikako agenteek curriculum-dekretu bat lantzeko eginkizunean parte hartzeko aukera izan dute. Pertsona asko ari dira curriculum horren edukia definitzen laguntzen eta edukiaren definizio horretan parte hartzen. Ia hezkuntza-komunitate osoa ari da curriculum berriak egiteko jardueran Gobernuarekin parte hartzen, zuzenean. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, publikoki, gure hezkuntza-sistema etengabe hobetzearren egin dituzten ehunka proposamen eta ekarpenengatik, eskainitako denborarengatik eta egindako ahaleginarengatik.

Hemendik gutxira, haur hezkuntzako eta oinarrizko hezkuntzako curriculumen bigarren zirriborroa bidaliko diegu hezkuntzako agenteei, eta, hortik pixka batera, behin betiko dokumentua aurkeztuko dugu. Partaidetzan oinarritutako dokumentua izango da, beraz, eta horrek balio handia du. Horrez gain, Hezkuntzari buruzko Euskal Lege berriranzko aurretiazko pausoa izango da, eta zalantzarik gabeko erreferentziak izango dira adostasuna, lankidetza eta elkarlana. Erronka kolektibo baten aurrean gaude. Lan gogorra izango da, baina beharrezkoa eta zirraragarria, nolanahi ere. Eta on egingo dio gure gizarteari.

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

HEZKUNTZA MOTAK

HEZKUNTZAREN HISTORIA




Garai batean jasotako heziketa eta gaur egungoa oso ezberdinak dira. Ez dago dudarik modernizatu egin dela hezteko modua, eta jada oso urruti gaude lehen jasotzen zuten hezkuntza horretatik.  Lehenik eta behin, antzinarotik hasita, greziar eta erromatar inperioetan, garrantzi handia ematen zioten umeen heziketari. Hau da, militar onak izan zitezen diziplina gogorra erabili eta ezagutu behar zutelako. 

Izan ere, Erdi Aroan, beste gauza askotan bezala, hezkuntzak ere beherakada nabarmena izan zuen. Hau da, Elizak hartu zuen boterea eta hezkuntzaren kontrola. Erlijioa piramidearen goi goian kokatzen. Horregatik, garai artan heztetako pertsona gehienak artean, sendabelarretan, filosofian, teologian eta abarretan lizentziatu ziren. 


Geroago, Aro Modernoan, Erdi Aroko pentsamendua Errenazimenduko joera humanistarekin batzen saiatu ziren orden erlijiosoak. Une horretan sortu ziren, besteak beste, Jesusen Konpainia eta Eskolapioak. Handik hiru mende ingurura, XVIII. mendean, hezkuntzak herriaren garapenean garrantzi handia zuela konturatu ziren. XIX. mendean, Frantziako Iraultzarekin loturik, eskola publikoaren agertu eta onartu zen.

 Ondoren , 1857tik aurrera, ikastea beharrezkoa zela zioen legea sortu zen. Horren ondorioz, aurrerapen asko eman dira hezkuntzaren arloan. Pixkanaka -pixkanaka gero eta garrantzi handiagoa eman zitzaion eskolari eta hezkuntza prozesuari.


 1900. urtean Heziketa Publikoaren Ministerioa sortu zen Espainian, horrek maisu-maistrei soldata bat ordaintzeko ardura hartu zuen. Urte batzuetara, II. Errepublikaren aldarrikatzeaz bat, 1931an, apustu argia egin zen eskola publiko eta laikoaren alde. XX. mendearen amaieran Espainian hamasei urte arte zabaldu zen derrigorrezko irakaskuntza, eta, horregatik derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntza sortu zen.


Hezkuntzaren garapen luze honetan, garai haietako neska-mutikoek ez zituzten gaur guk ditugun aurrerapenak.
Hasteko, lehen ez zeuden guk orain erabiltzen ditugun ordenagailuak bezain tresna eraginkorrak. Gainera ez zegoen guk probetxu handia ateratzen diogun Internet ere. Eta orduan informazioa biltzeko entziklopedia eta liburu asko begiratu behar izaten zituzten. Eta batzuetan idazteko makina eta guzti erabili behar izaten zuten lanak aurkezterakoan.

Orain, berriz, ezin dugu imajinatu ere egin ume edo nagusi batek ordenagailu gabeko etxeko lanak egiten. Izan ere, oso zaila da teknologia edota baliabide elektronikorik erabili gabeko egunik igarotzea. Gure egunerokotasunaren atal direlako. 




Teknologia 2.0 gizarte baten kide garelako bereziki.   Hala ere, hori ez da aldatu den gauza bakarra, kasu, besteekiko errespetuaren kontzeptua ere oso desberdina da. Garai baten, gure gurasoek kontatzen duten bezala, eskolan jartzen zizkieten zigorrak ez ziren “idatz ezazu ez dut gehiago hitz egingo 100 aldiz” bakarrik, baita zigor fisikoak ere: zuzenkiarekin kolpeak, etab., esate baterako. Baina gaur egun guztiz baztertu dira, pedagogiarekin bat ez datozelako. 

Ikus daitekeen bezala, gaur egungo hezkuntza beste garaikoekin alderatuz, oso ezberdina da. Hezkuntza-sistema, eta honekin loturik erabiltzen den teknologia, asko aldatu eta aurreratu dira. Atzean geratu ziren kolpeak eta antzeko zigorrak, eta orain, jasotzen dugun heziketa irekiagoa, aro berriarekiko egokiagoa eta gu, pertsona gisa, hobeto ulertzen gaituena da.