Garai batean jasotako heziketa eta
gaur egungoa oso ezberdinak dira. Ez dago dudarik modernizatu egin dela hezteko
modua, eta jada oso urruti gaude lehen jasotzen zuten hezkuntza horretatik. Lehenik eta behin, antzinarotik hasita,
greziar eta erromatar inperioetan, garrantzi handia ematen zioten umeen
heziketari. Hau da, militar onak izan zitezen diziplina gogorra erabili eta
ezagutu behar zutelako.
Izan ere, Erdi Aroan, beste gauza askotan bezala, hezkuntzak ere beherakada nabarmena izan zuen. Hau da, Elizak hartu zuen boterea eta hezkuntzaren kontrola. Erlijioa piramidearen goi goian kokatzen. Horregatik, garai artan heztetako pertsona gehienak artean, sendabelarretan, filosofian, teologian eta abarretan lizentziatu ziren.
Geroago, Aro Modernoan, Erdi Aroko
pentsamendua Errenazimenduko joera humanistarekin batzen saiatu ziren orden
erlijiosoak. Une horretan sortu ziren, besteak beste, Jesusen Konpainia eta
Eskolapioak. Handik hiru mende ingurura, XVIII. mendean, hezkuntzak herriaren
garapenean garrantzi handia zuela konturatu ziren. XIX. mendean, Frantziako
Iraultzarekin loturik, eskola publikoaren agertu eta onartu zen.
Ondoren , 1857tik aurrera, ikastea beharrezkoa zela zioen legea sortu zen. Horren ondorioz, aurrerapen asko eman dira hezkuntzaren arloan. Pixkanaka -pixkanaka gero eta garrantzi handiagoa eman zitzaion eskolari eta hezkuntza prozesuari.
Ondoren , 1857tik aurrera, ikastea beharrezkoa zela zioen legea sortu zen. Horren ondorioz, aurrerapen asko eman dira hezkuntzaren arloan. Pixkanaka -pixkanaka gero eta garrantzi handiagoa eman zitzaion eskolari eta hezkuntza prozesuari.
1900. urtean Heziketa Publikoaren Ministerioa
sortu zen Espainian, horrek maisu-maistrei soldata bat ordaintzeko ardura hartu
zuen. Urte batzuetara, II. Errepublikaren aldarrikatzeaz bat, 1931an, apustu
argia egin zen eskola publiko eta laikoaren alde. XX. mendearen amaieran
Espainian hamasei urte arte zabaldu zen derrigorrezko irakaskuntza, eta,
horregatik derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntza sortu zen.
Hezkuntzaren garapen luze honetan, garai haietako neska-mutikoek ez zituzten gaur guk ditugun aurrerapenak. Hasteko, lehen ez zeuden guk orain erabiltzen ditugun ordenagailuak bezain tresna eraginkorrak. Gainera ez zegoen guk probetxu handia ateratzen diogun Internet ere. Eta orduan informazioa biltzeko entziklopedia eta liburu asko begiratu behar izaten zituzten. Eta batzuetan idazteko makina eta guzti erabili behar izaten zuten lanak aurkezterakoan.
Orain, berriz, ezin dugu imajinatu ere egin ume edo nagusi batek ordenagailu gabeko etxeko lanak egiten. Izan ere, oso zaila da teknologia edota baliabide elektronikorik erabili gabeko egunik igarotzea. Gure egunerokotasunaren atal direlako.
Teknologia 2.0 gizarte baten kide garelako bereziki. Hala
ere, hori ez da aldatu den gauza bakarra, kasu, besteekiko errespetuaren
kontzeptua ere oso desberdina da. Garai baten, gure gurasoek kontatzen duten
bezala, eskolan jartzen zizkieten zigorrak ez ziren “idatz ezazu ez dut gehiago
hitz egingo 100 aldiz” bakarrik, baita zigor fisikoak ere: zuzenkiarekin
kolpeak, etab., esate baterako. Baina gaur egun guztiz baztertu dira,
pedagogiarekin bat ez datozelako.
Ikus daitekeen bezala, gaur egungo hezkuntza
beste garaikoekin alderatuz, oso ezberdina da. Hezkuntza-sistema, eta honekin
loturik erabiltzen den teknologia, asko aldatu eta aurreratu dira. Atzean
geratu ziren kolpeak eta antzeko zigorrak, eta orain, jasotzen dugun heziketa
irekiagoa, aro berriarekiko egokiagoa eta gu, pertsona gisa, hobeto ulertzen
gaituena da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina