2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

IKTak Hezkuntzan



INFORMAZIOA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK  HEZKUNTZAN 

Zergatik irakatsi behar dugu IKT -ren erabilera Haur Hezkuntzan? Behar hau ondo ulertzeko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari).
Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDA eta abar? Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informatuta gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu. Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.
http://www.revistacarrusel.cl/wp-content/uploads/2014/06/tablets.jpg
Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.
Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak eta abar, eta nola ez, oso metodologia konduktista. 

Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, guk planteatzen ditugun ekintzak egin behar dituzte, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak eta abar. Askotan buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Nola ez dira aspertuko, ba? Lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira.
http://periodiconmx.com/wp-content/uploads/2014/08/ipad.jpg
http://i.blogs.es/d37dd9/tablets-20para-20ninos/original.jpg


Baina, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.


Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina